ELISABETH PEREZ

ILUSTRATZAILEA

  • HERRIA: Barakaldo

Euskadin Arte Ederretako ikasketak amaitu ondoren, Florentziara joan nintzen eta bertan eszenografia, ikus-entzuna, editorial grafikoa eta erakusketa-diseinua ikasten jarraitu nuen. Gaur egun Bilbon bizi naiz eta nire estudiotik egiten dut lan. Bestalde nik egindako liburu eta ilustrazioak saltzen ditut “Segunda” izeneko nire galería/liburu-denda txikian.

Artearekin erlazionatutako hainbat esparrutan lanean aritu naiz, beti Euskal Herria eta Italia tartean: kultur kudeaketa eta museoak, zuzendaritza artistikoa eta diseinu editoriala, pedagogia, animazioa, antzerki proiekzioak, bideoklipetarako atrezzoa, dokumentalen sorkuntza, muralak, instalazioak... .

2013an, arte-liburuen eta album ilustratuen argitaletxe txiki bat sortzea erabaki nuen, Bonito Editorial, zeinekin liburu-objektu ilustratuak sortu eta 2014az geroztik tailerrak koordinatzen ditudan F.BilbaoArten, Isidro Ferrer, Javier Zabala, Jesús Cisneros, Katsumi Komagata , Olaf Hajek, Carll Cneut, Violeta Lópiz, Isol, Gabriel Pacheco, Pablo Auladell eta Icinori bezalako hizlariekin. Pacovska, Roger Olmos, Mariana a Miseravel eta Dani Torrent egileen lanak argitaratu ditut, besteak beste eta azoka eta kongresu desberdinetan parte hartu dut, Frantzian, Norvegian, Italian, Alemanian, Portugalen eta Mexikon. Aldi berean, ilustratzaile autonomo gisa lan egiten dut beste argitaletxe batzuentzat, prentsa arloan, museoetan, etab. eta nik idatzitako 6 liburu ilustratu editatu ditut, horietako batzuk poesía liburuak izan dira: “Memoria de un pez bueno”, “Calabazas”, “Indigo”, “saturnina”, “Elton” eta “Sagarra Manzana”.

2016aren bukaeran Euskal Irudigileak-en (Euskal Herriko ilistratzaileen elkarte profesionalean) lanean hasi nintzen, non 2017an, Irudika (nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala) sortu nuen lantalde batekin batera. Irudikaren edukiak koordinatu eta diseinatu ditut topaketak izan dituen bost edizioetan eta egun, beronen zuzendaritza lanak burutzeaz gain, elkartearen nazioarteko arloaren arduraduna naiz. Erredakzio, ilustrazio, hezkuntza eta antzerki proiektuetan lanean jarraitzen dut autonomo gisa, eta, bitartean, idazten eta marrazten jarraitzen dut tarte bat dudan bakoitzean.