JAVIER ANGULO

SORTZAILEA

  • HERRIA: Barakaldo

Javier Angulo Ikazuriaga 1978an jaio zen Barakaldon, hortaz, 44 urte bete ditu aurten. Nahiz eta bere definiziorik onena definiziorik ez izatea den eta bere ikasketak beste bide batetik doazen arren, esan daiteke hoberen defini dezakeen etiketa sortzailearena dela (idazle, kultur dibulgatzaile, zinema eta literatura kritikari, interneteko eduki sortzaile eta ikus-entzunezko proiektuen zuzendari izatea bezalako lanak bilduz).

2011n, bere lankidea den Jorgerekin batera, “Yo fui a EGB” marka sortu zuen. Facebooken eman zituen bere lehen urratsak eta egun, Instagram, Twitter, Youtube eta Tik Tok bezalako sareetan topa dezakegu, 2 milioi jarraitzaileko batazbestekoarekin. “Yo fui a EBG”ren 5 liburu idatzi eta 500.000 ale baino gehiago saldu ditu, markarekin ekintza desberdinak burutu ditu, hala nola erakusketa ibiltari bat eta penintsula osoan zehar geraleku desberdinak izan dituen bira musikala.

Honetaz gain, literaturari buruzko YouTube kanal bat ere badu, Club Ditirambo izenekoa eta zinemaren inguruko hainbat liburu idatzi ditu. Txikitatik idazten du, ipuin eta literatur proiektu ugari dauzka, baina oraindik ez du fikziozko ezer argitaratu.