Irudia eta beste kultura forma batzuk gure eguneroko bizitzaren parte dira eta munduaren ikuspegia osatzen dute: pintura, ilustrazioa, bideoa, argazkigintza, idazketa... Barakaldon, diziplina hauek pertsonaia adierazgarriak dituzte, eta hiriko kultura garaikidearen parte izateaz gain, gure garaiko memoria islatzen dute, baita ideia berriak azaleratzeko balio duten elkarrizketa elementuak sortu ere.

"Nuevo Imaginario Barakaldés", Barakaldori buruzko eduki artistikoagatik edo Barakaldoko egile gisa egindako ibilbideagatik pisua duten sortzaileen lanari ikusgarritasuna eta espazioa emateko sortutako proiektua da.

Egitasmoak Barakaldoko memoriaren parte izan nahi du, herritarrei egungo panorama kultural eta artistikoaren lagin bat emanez. Horretarako, egile nabarmenen eta haien lanei buruzko elkarrizketa eta aurkezpen bilduma bat sortuko dugu. Horrela, aipatutako sortzaileen lanak balioan jarriko ditugu, euren ezagutza eta mantentzea bermatuz.

Proiektuaren lehenengo fase honetan, 25 ikus-entzunezko pieza grabatuko ditugu, Barakaldoko ondare bihurtuko direnak, eskubiderik gabekoak eta izaera kultural, dokumental edo/eta historikoko edozein komunikazio motatan erabili ahal izango direnak.

Hala eta guztiz ere, argi dugu proiektuak askoz haratago joan nahi duela. Gure helburu nagusietako bat bertako sortzaile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea da, euren artean sinergia berriak sortuz eta lan berrien sorrera eraginez. Horregatik, egitasmoaren formatua soilik birtuala izateaz gain, eta ikus-entzunezko grabazioen katalogoa zabaltzen jarraitzeko asmoaz aparte, aipatutako helburak gauzatzen, kultura garatzen, hedatzen eta hobetzen lagun dezaketen ekintza presentzialei irekita dago.